Iratialdeako argazki lehiaketa, asteburuko eguraldiaren errepasoa eta aste hasierako iragarpena David de Andresen eskutik

Meteorologian ez ezik argazkilari trebea dugu David de Andres Iratialdeak antolatutako lehiaketan bigarren postua erdietsi baitu eta honen inguruan solastu gara hasieran. Ondoren asteburuko eguraldiaren errepasoa eta aste hasierako iragarpena izan ditugu hurrenez hurren.      David de Andres Irati irratian

Astean zeharreko eguraldi bikainaren errepasoa eta aste bukaerako eguraldiaren iragarpena David de Andresen eskutik

Lasaia izan da eguraldiari dagokionean aste hasiera tenperatura epel eta euri ezarekin eta hala adierazi digu David de Andresek aste bukaerarako iragarpena eman aurretik.      David de Andres Irati irratian

Udazken euritsuari errepasoa eta aste hasierako eguraldi iragarpena David de Andresen eskutik

Jarraitu dugu David de Andresekin solasean eguraldi iragarpena egin zezan. Hau baino lehen udazkeneko euri datuak errepasatzen aritu gara, zeina esan genezake hezeagoa izan dela duda izpirik gabe.      David de Andres Irati irratian

Aste bukaerako datuen errepasoa eta aste hasierako eguraldia David de Andresen eskutik

Azken fronteek utzitako eurien datuak ekarri dizkigu David de Andresek. Nabarmenagoak dira datuak Esako urtegiaren datuei erreparatuz zeina %25etik %73ra igo den aste hauetako euriteek utzitakoa dela eta. Honen ostean aste hasierako iragarpena eman digu.      David de Andres Irati irratian

Aste amaierako euriak, Mexikoko urakana eta aste hasierako iragarpena David de Andresen eskutik

Azken fronteek utzitako eurien datuak ekarri dizkigu David de Andresek. Ez hori bakarrik, Mexikoko kostaldean izandako bapateko urakanaz ere solastu gara, zeina 24 ordutan sortu eta lortu zuen eskalan maila gorenera heltzea. Ondoren, aste hasierako eguraldi iragarpena ekarri digu.      David de Andres Irati irratian

Eguraldi aldaketa, hitzaldia eta aste hasierako eguraldiaren iragarpena David de Andresen eskutik

Zubiaren ondoren izan gara David de Andres meteorologian adituarekin. Eguraldi aldaketa izan dela nabarmendu eta Ezkarozeko hitzaldiaz mintzatu gara hasieran. Ondoren, aste hasierako iragarpena ekarri digu. Iragarpena: Asteartea(Urriak 17): Giro lasaia eta hodeiak ugaritzen joanen dira. Hego haizea joko digu eta honezkero tenperaturek gora eginen dute.Asteazkena(Urriak 18): Hodeiak ugaritzen joanen dira eta baliteke zenbait tokitan […]