Jolasek hartuko dute Aritzkurengo kaleak urteroko Txikien Topaketetan
22 urte daramazkite Aritzkurenen Jolasari eta norberaren barneko haurrari astebeteko tokia eskaintzen, Txikien Topaketen baitan. Ardurak, lanak eta alde batera utzita autokudeatutako ekintzak antolatzen dituzte jolasari zentralidadea emanez. Duela 22 urte parte-hartzaile soilak izan zirenak gaur egun antolatzaile lanetan dabiltza, bere guraso eta helduen erreleboa hartuta, belaunaldi berri eta zaharrek jolasaren baitan elkar ezagutu dezaten. […]