Aimar finalerako sailkatu da

Agoitzeko Kultur Etxean jokatu zen Nafarroako Bertsolari Txapelketako hirugarren eta azken finalaurrekoa. 220 bertsozale bildu ziren bertan, saioa bertatik bertara jarraitzeko. Oholtza gainean, sei bertsolari, finalerako postu baten lehian: Joanes Illarregi, Aimar Karrika, Julen Zelaieta, Patxi Castillo, Oier Lakuntza eta Eneko Fernandez. Agoitzeko San Miguel ikastetxeko ikasleen agurrak eman zion hasiera saioari. Fernando Anbustegi aritu zen gai-jartzaile lanetan.
Saio puntuagarriaren ostean, Eneko Fernandezek eskuratu zuen puntu gehien, 394, eta horrenbestez, apirilaren 8an Iruñeko Anaitasuna kiroldegian jokatuko den final handirako sailkapen zuzena eskuratu zuen. Haren atzetik sailkatu ziren Aimar Karrika, Julen Zelaieta, Oier Lakuntza, Joanes Illarregi eta Patxi Castillo.
Nahiz eta Aimarrek bigarren sailkatu, lortu zuen Apirilaren 8ko finalean sartzea. Finalean berarekin arituko dira Julio Soto, Xabi Maia, Eneko Fernandez, Eneko Lazkoz, Ander Fuentes ‘Itturri’, Xabier Terreros eta
Julen Zelaieta.
Ez zuen Aimarrek bere egunik onena izan, ez zen kontent geratu baina prest dugu iada finalean bertsotan aritzeko.

Zorionak Aimar!

Iruzkindu