Aurreko astean Valentzian izandako euriteek sekulako kalteak eragin zituen, baita zenbait lagunen heriotza ekarri ere. Galera guzti horien artean Kultura arloan dauden egoitzak eta profesionalak ere ederki izan ziren kolpatuak, espazio eta lanabes ugari galdu zirelarik. Hortik sortu zen “Contes per la DANA” elkartasun sarea.
Zertan datza ekimena? Ba doaitza egin behar da gutxienez 10 eurotakoa eta horren truke istorio edota ipuin bat kontatuko dizute telefonoz bertan dauden ipuin kontalariek. Oparitzea ere posible da eta horrek izaten ari da arrakasta. Ipuin kontalari hauen artean Dorleta Kortazar Alkoz dugu, zeina gaur gurean izan dugun ekimena aurkezten.
Informazio gehiago edota ekarpena egiteko : Contes per la DANA webgunea
Dorleta Kortazar Alkoz Irati Irratian