Erroibarko plan orokorrerako diruz lagunduko du Nafar Gobernuak

Zortzi udalei diru-laguntzak baimendu dizkiete beraien udal plan orokorrak egiteko.Elo, Basaburua, Berriobeiti, Cascante, Ibargoiti, Imotz, Ituren eta Erroibar dira, eta laguntzen zenbatekoa 696.000 euro da

Nafarroako Gobernuak zenbait lankidetza-hitzarmen onartu ditu Elo, Basaburua, Berriobeiti, Cascante, Ibargoiti, Imotz, Ituren eta Erroibarreko udalekin beraien udal plan orokorrak egiteko. Plan horiek diruz laguntzeko baimendutako urte anitzeko gastu-konpromiso guztien batura 696.000 euro da.

Erroibarreko udalaren kasuan, Udal Plan Orokorra egiteko 84.000 euroko gastu-konpromisoa baimendu da, honela banatuta: 16.800 euro 2017an, 50.400 euro 2019an eta 16.800 euro 2021ean.

Iruzkindu