Correos egoitza berria dauka Auritzen

Erromes zein biztanleei zerbitzu hobeagoa emate aldean Correos bulegoa ireki egin du Auritzen. Nikolas Deuna kalean kokatutako eraikina zabaldu egin zen Maite Ezkutarik, Turismo eta Merkataritza zuzendari orokorra, Auritzeko Luis de Potestad alkateak eta Correos 2.zonako buruzagia den Roberto Asensiok lagunduta.
Ordutegi zabala izanen dute goiz eta arratsaldekoa hurreratzen diren erromes zein bizilagunei zerbitzu hobeagoa emateko, goizean 8:30tatik 9:30tara izanik eta arratsaldekoa 16:30-tatik 19:30-tara

Bertan 4 postari eta publikoa hartatuko duen pertsona bat lan egingo dute. Gaineratu zuten hainbat zerbitzu dituela Correos-ek erromesei bideratuta,euren bizikleta eskura dezakete bertan bideari hasiera emateko Paq Bizikleta zerbitzuakin edota motxilak zein maletak bideratu ditzazkete helmugan eskuratu ditzaten.
Baita ere erromesak euren erosketak etxera bideratzeko erraztasunak jarri dituzte gertuko komertzioekin hitzeginda. Eta nola ez erromesek ere euren kredentzialak zigilatu dezakete bertan.

Iruzkindu