Nafar Parlamentua Piriniorako ponentzia onartu du

Aho batez edo hobe esanda, alderdi guztiek sinatutako iniziatiba dela eta, Nafar Parlamentuak Pirinioaren egoera bereziari aurre egiteko ponentzia onartu zuen asteazkenean.

Ponentzia honek Pirinioari errealitate sozio-ekonomiko berezia aitortu egiten dio eta onartu egiten du lurralde osorako egiten den lege planteamendu uniformeak galerak dakarzkiola Pirinioari.

Iniziatiba hau, Martxoaren 29an Ustesen izandako lan saioaren ondorioa da eta parlamentariek aitortu dute ponentzia hau trasbertsala izan behar duela, gobernua, teknikariak eta Pirinioetako bizilagunak behar dituela egoera iraultzeko asmoz.

Iruzkindu