2 gorputz deshilobiratu dituzte Lintzoainen

Asteburu honetan Lintzoainen Ezkabako Gotorlekutik ihes egindako 2 errepublikarren gorpuzkinak deshilobiratu dituzte, Nafar Gobernuak aditzera eman duenez.

Aurten ihesaldi horretan hildakoen 13 gorpuzkin azaleratu ditu Nafar Gobernuak Aranzadi zientzia elkarteak lagunduta.
Lintzoaineko 2 gorpuzkinei dagokionez, antza Oianeder deritzon parajean topatu zituzten ihesean zihoaztela eta 1938ko ekainaren 5 izan leike erahilketa data probableena, behintzat hala adierazi dute adituek.

Iruzkindu