Bertsolari Txapelketa Nagusiko lehen final laurdena jokatu zen larunbatean Baigorrin. Irunen jokatuko den finalaurrekoan abestuko du Alaia Martinek, larunbatean, Bertsolari Txapelketa Nagusiko lehen final laurdenean, 712 puntu eskuratu eta gero. 600 lagun baino gehiago bildu ziren Baigorriko ezker paretan Bertsolari Txapelketa Nagusiko lehen saioa jarraitzeko.Larunbatean aritutako seikotea Mikel Artola, Aimar Karrika, Beñat Ugartetxea, Alaia Martin, Xabi Maia eta Ander Lizarralde izan ziren.
Lan guztiak eginda, Alaia Martinek lortu zituen puntu gehien; 712 hain zuzen. Haren ondotik, Aimar Karrikak 651,5 puntu lortu zituen; Beñat Ugartetxeak 631,5; Ander Lizarraldek 627; Mikel Artolak 620; eta Xabi Maiak 598,5 eskuratu zituen. Lehen saio honetan Aitor Jimenez, Eneko Bidegain, Iñaki Aurrekoetxea, Jon Abril, Jurgi Fuentes, Karlos Ibarguren eta Maite Sukia aritu ziren epaile lanetan; Joxe Mari Altuna eta Ane Errazkin, berriz, idazkari.
Txapelketaren jarraipena egiteko sartu Bertsoa.eus webgunean eta ETB 1ek Hitzetik Hortzera saioan.Finalaurreko saioak zuzenean eskainiko dira www.bertsoa.eus atarian; gainera, hautaketa ere eskainiko da bihar. Bestalde, Hitzetik Hortzerak denboraldi berriari ekingo dio bihar ETB1en, 15:00etatik aurrera, Baigorriko saioko bertsoaldiekin.