Goi-mendiko eta zailtasun bereziko eskualdeetan bilketa egiten duten enpresei dago zuzendua eta 70.000 euro bideratuko dira horretara
Landa Garapena, Ingurumena eta Toki Administrazioa Departamentuak minimis araubideko laguntzak eskatzeko epea ireki du, goi-mendiko eta zailtasun bereziko eskualdeetan ardi eta ahuntz-azienden ustiategietako esne biltzeak dituen zailtasunak konpentsatzeko. Gaur NAOn argitaratu diren laguntza hauetara 70.000 euro bideratuko dira eta eskatzeko interesa duten enpresek hilabeteko epea izango dute, azaroaren 30era arte.
Deialdi honen helburua da enpresask ekonomikoki konpentsatzea eta hala oinarrizko jarduera desager ez dadin, Nafarroako landa eremuek bizirik iraun dezaten eta kontsumitzaileek lur honetan kalitatez ekoizten diren elikagaiak eskura izaten jarrai dezaten.
Eskaerak Landa Garapeneko Abeltzaintza Zerbitzura bidaliko dira, era berean modu telematikoan aurkezteko aukera izango da Nafarroako Gobernuko atariko zerbitzuen katalogoko fitxa betez.