Gartzeletan dagoen egoera eta dispertsioak sortutako diru galerak arintzeko kanpaina

Gaur Etxerat elkarteko Xochitl Karasatorre eduki dugu gurean Lehenda bizi gartzeletan gaur egun bizi den egoera jakin nahi izan dugu. Berak azaldu digunez, euskal presoak geroz eta isolatuago daude Covid-ari aurre egiteko jartzen ari diren neurriak tarteko. Badira zenbait espetxeetan komunikazioak eten egin dituztenak. Gainera, senideentzat epe latza dator bidaiak egiteko eguraldia kaxkartu egiten baita(azken astean bi istripu izan zituzten) eta ez hori bakarrik badira senideak adinan gora doaztenak. Ezin ahaztu dispertsio politikak eragiten dituen kalte ekonomikoak.

Honen aurrean, Xochitlek kanpaina berria aurkeztu digu, ” Deposituak bete elkartasun” deritzona zeinetan 10, 15 edo 20 eurotako aportazioa egin daiteke zama arintzeko.

Ekarpena egin nahi izanez gero: depositoakbete.eus/

Xochitl Karasatorre Irati irratian

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Iruzkindu