Frankismoko Esklabuei omenaldia eginen diote larunbatean Igarin

Urtero lez Igari eta Bidankoze arteko barrakoietan Frankismoko esklabuei omenaldia antolatu dut Memoriaren Bideak larunbata honetan. Urtero errepikatzen den zita honetan garaiko eta oraingo esklabutzak alderatu nahi izan dituzte AHT Gelditu elkarlaneko kideak gonbidatu baitituzte euren ekarpena egin dezaten, AHTko lanetan esklabutza egoeran lanean ibili baitira eta jada hildako langile zenbait izan baitira. Honen inguruan […]

Errotzea bilatzen duen prozesua abian da Erroibarren

Etorkizunari begira jarri dira Erroibarko udalean, ibarraren garapenaz hausnarketa sakon bat egiteko bidean sortu da Errotuz prozesu parte-hartzailea. Biztanleriaren laguntzarekin eta biztanleria errotu nahiean gidalerro estrategikoak beraiekin adostu nahi dituzte eta hortara bideratu dute prozesu hau. Errotuz ibarraren izenarekin eta errotzearekin hitz joko bat baino gehiago da, zer nolako ibarra irudikatu nahi den hausnartu eta […]

Herri boterearen eta burujabetzaren bidean mugarria ezarriko dute Tafallan larunbatean

“Euskal Herria herriz herrikako alternatibek edota mugimenduek eragiten dituzten su txikiek mantentzen dute herriaren berotasuna” hori da ondorioztatu dezakeguna Burujabetzaren Aldeko Mugimenduko kidea den Jose Javier Oses esan digun horretatik. Mugimendu honek, su txiki horiek saretzea du helburu, konplizitateak josi eta benetazko alternatibak eraiki. Bide honetan, larunbatean topaketak antolatu dituzte Tafallan. Goizean arloka bildu eta […]

Benetazko konponbidea gauzatzeko puzzlea osatzeko dinamika abiatuko du Sare Herritarrak

Euskal presoen egoerak hobekuntzak izan dituen arren dispertsioaren amaiera amaitu baita oraindik orain konponbidearen bidea oztopatzen dabiltzan salbuespen neurriak indarrean darraite. Hori bera salatu eta gainditzeko Puzzlea osatu arte dinamika jarri du martxan Sare Herritarrak. Konponbide erreala ortzimugan bere aletxoa jartzera deitu dute euskal jendartea. Gaur gurean Sare Herritarrako eleduna den Mikel Mundiñano izan dugu […]

Aezkoako Batzarre Nagusirako hauteskundeak izanen dira igande honetan

Aezkoak berriz ere hautes-mahaietara deia jaso du, kasu honetan bere Batzarre Nagusia aukeratzeko. Zerrenda bakarra aurkeztu egin da bigarren itzulian, EH Bilduko zerrenda alegia , zeinetan bi lagunek errepikatu egiten duten, beste guztiak berriak izanda. Gaur gaia jorratzeko errepikatzen duten horiek izan ditugu, Karlos Bueno eta Juantxo Merino, haiekin pasatako legegintzaldiaz eta etorkizuneko erronkaz aritu […]

Soldata eta pentsio duinak aldarrikatzeko mobilizazioa izanen da bihar Iruñean

Hainbat eragilek bat egin dute larunbata honetan pentsio eta soldata duinak exijitzeko eskaria eginen duen mobilizazioarekin. Aldarrikapenetan, bertan, Nafarroan , soldata eta pentsio minimoak adostea izanen litzateke baita 1600 eurotara soldata eta pentsio minimoak igotzea ere. Sustatzaileen artean LAB sindikatua dugu eta gaur gurean izan dugu Nafarroako Idazkari nagusia den Imanol Karrera. Aukera aprobetxatu dugu […]

Etxebizitza eskubideari emanen diote garrantzia REAS Nafarroak antolatutako Ekonomia Solidarioaren jardunaldiek

Ekonomia sozial eta solidarioaren baitan kokatzen diren proiektuen saretzea bilatzen duen erakundea dugu REAS. Urtero, Ekonomia Solidarioaren jardunaldiak egin ohi ditu, gizarte kapitalistak ezarritako arazo zein erronkei nola kolektiboki eman diezaiokegun erantzuna hausnartzeko. Aurtengoak Etxebizitza eskubidea izanen dute protagonista eta lehen egunean diagnostiko sakon bat egin ostean erantzunak egikaritzen hasiko dira, beste leku batzuetako esperientzien […]

Nazioarteko Pilota Federazioaren erabakia babestu dute Nafarroako 20 klubek alderdi zenbaiten erasoen aurrean

Iruñean izandako Euskal Pilotaren Nazioarteko Federazioaren biltzarrak bide eman zion Euskal federazioak datozen mundialetan bere selekzio propioarekin lehiatzeko aukerari. Honek zenbait alorretan, batez ere Nafarroako alderdi batzuetan hautsak harrotu zituen eta segituan atera ziren erabaki hori gaitzestera. Honen aurrean eta iraganeko arazoak ikusita hainbat taldek bat egin zuten Nazioarteko Federazioaren erabakiak babestuz. Apurka-apurka hauen iniziatibak […]

Muga meategiaren inguruko epaietan eragiteko trikimailuak salatu dituzte zenbait eragilek

Zangotza inguruetan kokaturik dagoen proiektu estraktibista dugu Muga Meategia. Gaur egun proiektua geldirik darrai, urrian eman baitzen proiektuaren gauzatzearen kontrako lehen epaia Ecologistas en Accionek, Sustrai Erakuntzak eta Bal d´Onsella eta Erreniegako Potasa meategien kontrako plataformak aurkeztutako helegiteen ondorioz. Proiektua modu traketsean hasi zuen bere ibilbidea kontrol eskasarekin eta interes pribatuak gainetik ipiniz. Lehen epai […]

Xabier Errea (Zaporeakeko bolondresa): “Errefuxiatuen akanpalekuetan bizi den egoera tamalgarria da eta bertan laguntzen aritu izana esperientzia oso intentsoa da”

Jatorri anitzetako pertsonak jasotzen ditu Lesbosek urte batzuetatik hona. Europar batasunerko politikek migratzera behartuta ikusi diren pertsona hauek blokeatuta mantentzen ditu, euren ekinaldia baztertu eta buelta eman dezaten. Egoerarekin, gosearekin, itxaropenarekin ,… jolastu egiten dute frustrazioan eror daitezen, baina zorionez badira elkarte eta GKEak pertsona hauei laguntzeko prest. Hauetako bat Zaporeak dugu, Euskal Herritik pertsona […]