Muskilda gurea da! Zaraitzuarren oihu ozena

Bere garaian artzapezpikutzak alderdi popularrak sustatutako legedi bat aprobetxatuz zenbait eraikin eta lur inmatrikulatu egin zituen. Horietariko bat Muskildako baseliza eta berari atxikita dauden zenbait soro leudeke. Ikerketa egin ostean zaraitzuarrek salatu egin zuten ekinaldi hau, baseliza berez herriarena dela argudiatuz. Lehen instantzian epaileek onartu bazuten ere Nafarroako Auzitegi Nagusiak orain artzapezpikutzari eman dio arrazoia. Hala ere zaraitzuarrek ez dute amore emanen eta bide judiziala zein herrikoia uztartzen jarraituko dute azken unetaraino. Prozesu guztiaz eta afera hobeto ulertzeko Otsagabiako alkatea den Mikel Aoizekin izan gara gaurkoan.

 

Mikel Aoiz Irati irratian

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Iruzkindu