Bostehun eta zutik! ekimena aurkeztuko du Ernaik Garraldan

Gazte martxa bat abiatuko da aste santuan Ernai Gazte Antolakundeak antolatuta Zugarramurditik Elizondora, 500 urte eta gero gazte belaunaldi berriek Amaiurko setioan jardun zutenen borrokarako grina daramatela aldarrikatuz. Eskaintza formatiboa eta aisialdikoa ez dira falta eta honen aurkezpena datorren ostiralean eginen dute Garraldako Etxabarrengoan. Aurkezpena borobiltzeko bertso afaria eginen dute Josu Txoperena eta Idoia Granizorekin. Hau guztiaz solastu gara Ernaiko kidea den Unai Irigarairekin.

Gazte martxan parte hartzeko bonoak eskuragarri BIBE.ME atarian

Unai Irigarai Irati irratian

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Iruzkindu