Hezkuntza garraio eskubidea urratuta hasiko dute Auñamendietako gazteek ikasturtea

17 familietako gazteek euren hezkuntza garraio eskubidea bermatuta ez dutela idazkia aurkeztu dute Nafar Gobernuko Hezkuntza sailan, egoerari irtenbide erreal bat eman nahiean. 17 familia hauetatik soilik 4k dute euren arazoa bideratuta eta horietatik 5ek ez dute inolako laguntzarik jaso. Orotara 24000 € inbertitu ditu Hezkuntza Sailak. Senideek aurkeztutako alternatiba 60000 €-ko inbertsioa ekarriko luke eta arazo guztiak konponduta liratezke, hala ere etorkizunean horrelako arazorik ez egoteko beren prestutasuna adierazi dute administrazio desberdinekin elkarlan bat abiatzeko. Gaur guzti honetaz solasteko Leire Remiro gazte horietako baten ama izan dugu gurean. Berak adierazi bezala Nafar Parlamentuko alderdi desberdinekin biltzeko aukera izanen dutela eta euren kezkak eta erantzunak helarazi eginen dizkietela.

 

Leire Remiro Irati Irratian:

 

Iruzkindu