Komunalan eta Fazeriatan zentratuko dira Nabarraldek antolatutako jardunaldiak

Aurten komunaletan eta fazeriatan zentratuko dira Nabarralde fundazioak antolatzen dituen Zuzenbide Piriniarreko jardunaldiak. Auritzen izanen dira jardunaldiak larunbatean, baina aste osoan zehar ere egitarauaren parte izanen diren ekimenak izanen ditugu. Guzti honetaz, Nabarralde fundazioko kidea den Angel Rekalderekin solastu gara.

Izen ematea hurrengo estekan: Zuzenbide Piriniarreko jardunaldiak

Egitaraua:

Abuztuaren 22tik 28ra
ERAKUSKETA: “Pirinioak ardatz. Hizkuntza, kultura, legeak eta erakundeak”


Abuztuak 22 (astelehena), 19:00
HITZALDIA, Beñi Agirre: “Pirinioak ardatz. Hizkuntza, kultura, legeak eta erakundeak” erakusketaren aurkezpena.


Abuztuak 24 (asteazkena), 19:00
HITZALDIA, Javier Ayape: “Expolio actual del comunal: el ejemplo de Cáseda”.


Abuztuak 26 (ostirala), 18:00
BISITA GIDATUA, Oihane Mendizabal: Zalduako indusketak.


Abuztuak 27 (larunbata)
JARDUNALDIA

9:00 Harrera, akreditazioak eta materialaren banaketa
09:30-09:40. Kongresuaren irekiera. Josepe Irigarai (alkatea)
09:40-10:00 Mikel Irujo: Europa Batasuneko mugazgaindiko politika, eta Nafarroari irkitzen zaizkion aukerak
10:00-10:30 Patxi Zabaleta: Komunalak eta auzolana. Mugaz gaindiko partzuergoak
10:30-11:00 Jaume Renyer: La propiedad de la tierra en el Pirineo y su aprovechamiento transfronterizo
11:00-11:30 Iñigo Larramendi: Parzonerías, facerías y otras figuras de la montaña vasconavarra
Atsedenaldia eta kafea
12:00-12:30 Fernando Martínez: Las cañadas reales, un bien de dominio público
12:30-13:00 Jose Etxegoien, Jean Bernard Oillarburu: Aezkoa eta Garaziko larreen kudeaketa / La gestión de los pastos de Aezkoa y Garazi
13:00-14:00 MAHAINGURUA: Fazerien abantailak eta eztabaidak. Josepe Irigarai (Auritz), Jose Etxegoien (Aezkoa) eta Joseba Otondo (Baztan)
Bazkaria
16:30-17:30 Dantza ikuskizuna: Garaztarrak: Baxenafarreko dantzak
17:30-18:00 Kongresuaren amaiera

 

Angel Rekalde Irati Irratian:

 

Iruzkindu