Badator Aek-ako 22-23 ikasturterako matrikulazio kanpaina

Urtez urte helduen euskalduntze lanetan dihardu AEK euskaltegiak. Aurten hala izanen da ere, jada hasiak dira matrikulazio kanpainarekin, han eta hemen informazioa zabaltzen. Datorren asterako pausu bat aurrera egin eta informazio eta zalantzak argitzeko bilkura eginen dute Pirinio osoan zehar. Hau guztiaz, AEK-ko kidea den, Garazi Iribarrenekin solastu gara. Berak aipatu bezala, euskara ikasteak mundu berri bat zabaltzen dizu eta bidelagun hoberenak haiek direla goraipatu du.

Matrikulazio kanpainaren inguruko zalantzak edota informazioa 948764087 edo garralda@aek.eus

Garazi Iribarren Irati Irratian:

Iruzkindu