Aste hasierako eguraldi iragarpena David de Andres lagunarekin

Itzuli da gurera David de Andres meteorologo afizionatua Pirinioetako aste hasierako eguraldi iragarpena egitera eta hauxe aipatu digu.

Iragarpena:

Astelehena (Apirilak 17): Giro eguzkitsua behe hodeiren batekin eta oro har hobetze bidea eginen du. Haizearen norabidea iparraldetik kokatuko da eta horren tenperaturen igoera ekarriko du.
Asteartea (Apirilak 18): Asteleheneko giro eta tenperatura berberak izanen ditu. Haizeari dagokionez, iparraldekoarekin hasi eta ipar-ekialdekoa nagusituko da arratsaldean zehar.
Asteazkena (Apirilak 19): Giro antizikloikoa nagusi oraindik eta giro eguzkitsua. Haizearen aldaketa nabarituko da ipar norabidetik hegoaldekoa nagusituz eta horrek tenperaturarn igoera nabarmen bat ekarriko du.

 

 

 

  

David de Andres Irati irratian

Iruzkindu