Asteburu euritsuaren ondoren David de Andresek erorittako ur kantitatearen errepasoa egin digu hasieran. Ondoren, ostegunetik aurrera datorkigun beroaldia izan dugu mintzagai azkenean Pirinioetako aste hasierako eguraldi iragarpena egitera pasaz eta horretan hauxe aipatu digu.
Iragarpena:
Astelehena (Apirilak 24): Giro goibela oro har zeinetan igandeko tenperatura berdinak neurtuko diren. Nabarmentzekoa prezipitazio eza eta nagusituko zaizkigun ipar eta ipar-mendebaldeko haizea.
Asteartea (Apirilak 25): Tenperatura eta hodei aldetik giroa berdintsu jarraituko du, egunaren lehen zatian prezipitazio zenbait izanen direlarik. Arratsaldean prezipitazioak eten eginen dira baina giro hodeitsua izanen da nagusi. Haizeari dagokionez, ipar haizea izanen da nagusi.
Asteazkena (Apirilak 26): Giro pixkanaka alaitzen joanen da eta ostarteak zabaltzen joanen dira eta tenperaturak igotzen joanen zaizkigu. Egunaren hasieran haizea aldakor arituko da arratsaldean iparraldekoa finkatuko delarik.
David de Andres Irati irratian