Astez aste 12 astetan zehar aritu gara Amaia Mozo koordinatzailearen laguntzarekin eski-kanpaina barrutik ezagutzen. Elurra hasieran faltan izan arren artea eduki dute bertaratutakoei esperientzia zoragarri bat emateko. Kanpainatik 3860 lagunetik gora hartu dute parte 92 eskoletan barreiatuta eta ia denek balorazio positiboa egin dutela gaineratu digu Amaiak gaurkoan, hobetzeko tartea dagoen arren. Orain, beste era bateko lanekin amaitu eta datorren kanpainararte pilak kargatu beharko dituzte.
Amaia Mozo Irati Irratian: