Frankismoko Esklabuei omenaldia eginen diote larunbatean Igarin

Urtero lez Igari eta Bidankoze arteko barrakoietan Frankismoko esklabuei omenaldia antolatu dut Memoriaren Bideak larunbata honetan. Urtero errepikatzen den zita honetan garaiko eta oraingo esklabutzak alderatu nahi izan dituzte AHT Gelditu elkarlaneko kideak gonbidatu baitituzte euren ekarpena egin dezaten, AHTko lanetan esklabutza egoeran lanean ibili baitira eta jada hildako langile zenbait izan baitira. Honen inguruan […]

Mugaz gaindiko harremanak sendotzeko egitasmo berri bat martxan

Hilabete zenbait daramazkite Xiberoko, Zaraitzuko eta Erronkariko zenbait herritar harremanak sendotzeko egitasmo berri bati forma ematen, batzen gaituen euskara ardatz bezala hartzen. Egitasmoek izaera eduki arren irudia ere behar dute eta orain horren inguruko proposamenak jasotzera ekinen diote. Horretarako zonaldeko hedabideen emailak jarri dituzte logoak bideratzeko eta gerora eginen diren ekitaldietan jartzeko. Ez da egitasmoa […]

Gidari Artzain Eskolako proiektuen aurkezpenak egiten dabiltza Pirinio luze-zabalean

Badira jada urte batzuk Erronkarin artzai eskola bat garatzeko ideiarekin dabiltzala. Lehendabizi Artalde elkartea sortu zuten honen aferak aurrera eramateko. Hortikan, proiektura jendea atxikitzen joan zen eta gaur egun Gidari Artzain Eskola proiektuak aurrerapausu nabarmenak ematen dabil. Egindako bidea eta etorkizunean zer izan nahi duten aurkezpenak egiten dabiltza Pirinioetan zehar, Ansotik Aezkoaraino. Horiek aitzakitzat hartuta […]

Erronkariko gaztaren eguna ospatuko da larunbatean Erronkarin

Urtero lez , Erronkarik euren produktu preziatuenaren omenezko eguna antolatu du. Erronkarin, larunbata honetan Erronkariko Gaztaren eguna izanen baita. Halere, ospakizunak maiatzaren 30ean hasi ziren Gidari Artzain eskolako konbenioa sinatu baitzen Nafar Gobernuarekin, horrek ahalbidetuko baitu norbanakoek artzain izatearen lan desberdinen inguruko ikasketak. Hala ere egun handia larunbata honetan izanen da, zeinetan aurten Enaquesa enpresa […]

Bizitea Biltu lemapean Garden ospatuko da aurtengo Uskararen Eguna

Urrian hasi ziren Garden Uskararen Eguna antolatzen Kebenko elkarteak hala eskatuta. Larunbata honetan izanen da, Bizitea Biltu lemapean. Arbasoei keinu egin nahi izan diete lelo honekin, inguruetatik bizitzeko beharrezkoa zuten hori nola biltzen zuten nabarmendu nahi izan dute, baita uskarak beren bizitzetan duen beharrezkotasuna nabarmendu. Lan dexente egin dute aurten zenbait ekitaldi antolatuz, horiek denak […]

Erronkariko uskarara berpiztu eta erabilera sustatzeko gidañoa kaleratu dute

Kebenko elkarteak udari eta batez ere xeiei begirako Erronkariko Uskararen Gidañoa kaleratu du. Bertan xeietako kartel edota emankizunetan beharrezkoak izan ohi uskarazko eleak agertzen dira jendeak erabili ditzan. Ibarreko hizkuntz paisaia egokitu nahi dute eta horretarako sortu dute erreminta hauxe. Kebenko elkarteak ere bertako bizilagunen negozio zein ekitaldietarako itzulpen zerbitzua eskaini ohi dute Erronkariko uskara […]

Almadiaren eguna indartsu dator larunbata honetan Burgira

Ezka ibaiko urak bezala gogotsu dator aurtengo Almadiaren Eguna Burgira. Ondare Kulturala bezala izendatutako jai honek zentralidadea hartzen du Nafar Pirinioetan. Urtero ere zita aprobetxatu egiten dute pertsona eta erakunde edo elkarte bat omentzeko, aurtengo omenduak Jean Marie Ekai musikaria eta Izabako Kurruskla elkartea izanen direlarik, hauek izanen dira aurtengo urrezko almadiak. Goiz goizetik hasiko […]

“La reconquista rural, ADA: nuestra história de éxito” eleberria aurkeztuko du Javier Pina Elizaldek larunbatean Burgin

2066an Almerian hasten den eta istorioak 16 urte irauten duen eleberria dugu hauxe. Idazlea despopulazioari aurre egiten dabiltzan herriak eta euren borrokak harilkatzen dihardu 7 ataletan zehar. Proiektua gauzatzerako orduan 100dik gora elkarrizketa egin izan ditu despopulazio egoeran dauden herrietako zenbait lagunekin, egoera jakin eta zer nolako irtenbidea eman ziezaiokeen arazoari hausnartzeko. Guzti horrek 30 […]

Zaraitzuko eta Erronkariko irakurle taldeen errepasoa burutu dugu Josu Jimenezekin

Martxoan iragan ziren bi irakurle talde hauen saioak eta gaur izan dugu gurean saio horien errepasoa egiten bertako dinamizatzailea den Josu Jimenez Maia.  Erronkariko bilgioan Virginia Woolf idazle entzutetsuaren Dalloway Andrea izan zuten hizketagaia, zeina mami nahiko utzi zuen ostera izandako solasaldirako. Ondoren, hamar egun berantago Zaraitzuko taldearen hitzordua izan zen, bertan Garazi Arrula idazle […]

Autoezagutza eta autozaintzan ezagupenak garatzeko ikastaroak izanen dira Otsagabian eta Burgin

Azkarregi eta norbera buruari jaramonik egin gabe bizi garen garai hauetan auto-ezagutza eta auto-zaintza sustatzeko ikastaroak antolatu dituzte Otsagabian eta Burgin. Hau bultzatzeko “Cuidarte” metodoa aukeratu dute Estibaliz Rudi Izurak asmatutako metodologia eta sesio desberdinetan jarriko dute praktikan. Gaur Estibalizen laguntzarekin metodoa ezagutzen izan gara eta bere sesioetara gonbidatu gaitu. Informazio gehiago : Cuidarte metodoko […]