Bueltan da David de Andres bere iragarpenekin, aste bukaera nahasi xamarran

Etenaldi baten ostean bueltan da gurean David de Andres gure meteorologoa aste bukaera nahasi honen inguruko iragarpena emateko. Elurra ez da urrun ibiliko berak adierazi digunez, nahiz eta mendietan soilik izanen den.

Iragarpena:


Osteguna (Maiatzak 11):
Giro goibel eta euritsua zeinetan tenperaturak ere jeitsiko diren ipar eta ipar-mendebaldeko haizeak lagunduta.
Ostirala (Maiatzak 12): Giro goibel eta euritsua zeinetan tenperaturak ere jeitsiko diren ipar eta ipar-mendebaldeko haizeak lagunduta.
Larunbata (Maiatzak 13):
Egunaren hasieran ostarte batzuk zabalduko dira eta iparraldeko haizea izanen da nagusi. Honek tenperaturak zertxobait igoaraziko ditu. Arratsaldean ipar mendebaldera joko du haizeak eta horrek hodeien ugaritzea ekarriko du.
Igandea (Maiatzak 14): Giro goibela oro har zeinetan euria egin dezake. Tenperaturak larunbataren antzekoak izanen dira ipar eta ipar-mendebaldeko haizeak lagunduta.
.

 

  

David de Andres Irati irratian

Iruzkindu