Asteburuko euri-jasak eta aste hasierako iragarpena David de Andresen eskutik

Gaurkoa asteburuan izandako ekaitzei begira jarri gara batez ere Lizarrerrian izan diren horietara, David de Andres meteorologoarekin. Honen ondoren, aste hasiera honetarako iragarpena zein de azaldu digu.

Iragarpena:

Astelehena, Astearte eta Asteazkena (Maiatzak 29-30-31): Egun hasiera argitsuak izanen dira haizea norabide zehatzik gabe. Tenperaturetan ez dugu aldaketarik somatuko. Egunen bigarren parteetan hodeiak garatzeko aukera handiak izanen dira eta ekaitza arriskua izanen da. Arratsaldeetan ipar haizea izanen da nagusi ekaitzengatik indarra izan ahal dutelarik.

 

 

 

 

  

David de Andres Irati irratian

Iruzkindu