Asteburuko ekaitzak eta aste hasierako eguraldia David de Andres lagunarekin

Larunbateko ekaitzek hartu dute David de Andres lagunarekin izandako elkarrizketaren lehendabiziko atala. Ekaitz mardula izan zen Auritz,Orreaga, Auzperri eta Mezkiritz hartu zuena zeina txingorra edukitzera iritsi zen. Behin hori eginda aste hasierako iragarpena ekarri digu Davidek.

Iragarpena:

Asteartea (Ekainak 6): Egun argitsua goi hodeiren batekin eta oro har tenperatura goxoekin. Haizeari dagokionez hego-haizea izanen da nagusi goizean zehar, haize aldakorrak arratsaldean ekaitzak sor ditzazke. Tenperaturari dagokionez berdin jarraituko du termometroak.
Asteazkena (Ekainak 7):
Tenperaturak gora eginen dute hego eta hego ekialdeko haizearen laguntzarekin. Eguraldia oro har argitsua izanen da goi hodeiren batekin arratsaldean hodeiak ugaritu daitezkeelarik prezipitazio txikia baztertu gabe.
Osteguna (Ekainak 8):
Ostegunean tenperaturak apur bat gora eginen dute batez ere maximoak arratsaldeko hego ekialdeko haizeak lagunduta. Giro lasaia egun osoan zehar, azken orduetan hodeiak agertzen joanen badira ere.

 

 

 

 

  

David de Andres Irati irratian

Iruzkindu