Asteburuko eguraldiaren errepasoa eta aste hasierako iragarpena

Asteburua oro har lasaia izan den arren bada zer komentatu David de Andres lagunarekin eguraldiari dagokionez. Honen ostean beti bezala aste hasiera honetarako iragarpena eman digu.

Iragarpena:

Asteartea (Ekainak 13): Egunaren lehen partean ostarteak zabalduko dira aurreko eguneko ekaitzen ostean. Egunaren amaieran ekaitzak sor litezke zenbait tokitan txingorra eduki ahal izan dutelarik. Egunaren hasieran hego haizea izanen da nagusi, arratsaldean ipar eta ipar-mendebaldeko haizea kokatu delarik. Oro har tenperaturak behera eginen dute koxka bat.
Asteazkena (Ekainak 14):
Egun goibela eguna estalita emanen baitu, ipar haizea nagusi delarik. Tenperaturak koxka bat behera eginen dute eta prezipitazio aukerak gutxiagotuko diren arren baliteke euri apur bat izatea.
Osteguna (Ekainak 15):
Ostegunean tenperaturak apur bat gora eginen dute batez ere maximoak ipar haizea izanen dugun arren. Egun honetarako ez da prezipitaziorik aurreikusten.

 

 

 

 

  

David de Andres Irati irratian

Iruzkindu