Mugarik Gabe GKEak ekarri zuen Paolina Albani kazetari guatemaldarra eta egonaldia bertako hedabideekin egoteko aukera aprobetxatu zuten. Horietako bat Argia izan zen eta Leire Artolak gidatu zuen elkarrizketa. Bertan Guatemalan Izabal lakuaren baitan Solway Investment Groupeko bi enpresa txikik eragiten ari dituzten kalteak salatu zituen baita beraien (kazetarien) aurkako jazarpena ere. Datu hauek nazioarteko hamarnaka kazetarik Mining secrets 8 milioi dokumentuetatik aterata daude eta kazetarien eskura utzi zuen hackerren filtrazio batek. Elkarrizketa horrek eragina izan zuen dudarik ez da, Solway enpresak errekerimendu bat bidali baitio Argiako lagunei, elkarrizketa ken dezaten eta 15000 euroko kalte-ordaina eskatuz. Horren aurrean Argiak Kazetaritza ez da delitua lemapean agerraldia egin zuen egoera salatuz eta eskaerari muzin egingo ziotela azalduz. Ez hori bakarrik, bertan emandako datuen zabalpena egin izan dute euren kazetaritza independientea aldarrikatuz. Honetaz aritu gara gaur Argiako Leire Artolarekin.
Elkarrizketa irakurri nahi izanez gero
Leire Artola Irati Irratian: