Kanadako keak, beroaldia eta aste bukaerako iragarpena David de Andresen eskutik

Gaur David de Andresekin izan gara Kanadako kea gurera heldu baita eta horrekin atmosferaren zirkulazioa azaldu dugu. Horrekin amaituta aste bukaerako iragarpenarekin sartu gara.

Iragarpena:


Osteguna (Ekainak 29): 
Giro lasaia nagusi ipar eta ipar-mendebaldeko haizeak lagunduta. Horrek ere tenperaturen jeitsiera ekarriko du eta egunaren amaieran hodeiak ugaritu eta ekaitza jo dezake.
Ostirala (Ekainak 30): Giro goibela oro har tenperatura freskoekin. Baliteke egunaren bigarren partean euria egin dezake. Ipar mendebaldeko haizea izanen da nagusi egun osoan zehar.
Larunbata (Uztailak 1):
Hodeitsu esnatuko da eguna eta pixkanaka atertzen joango da eguzkia agertzen joanen delarik. Tenperaturak igo eginen dira eta ipar mendebaldeko haizea nagusi izaten jarraituko du.
Igandea (Uztailak 2):
Eguzkia izanen da nagusi goi hodeiren batekin. Ipar mendebaldeko haizearekin hasi eta ipar haizearekin amaituko dugu eguna. Tenperaturak igo eginen dira eta giro goxoa egonen da.

 

 

 

  

David de Andres Irati irratian

Iruzkindu