37 urtez lanean egondako Javier Sagaseta idazkaria omenduko dute Garraldako jaietako txupinazoarekin

Jada omenaldia egin zioten erretiroa hartu zuenean baina ezin ziren horretan geratu eta horregatik Aranea jai batzordeak Garraldako xeien txupinazoa jaurtitzeko 37 urtetan bertako idazkari izandako Javier Sagaseta proposatu zuen.  Gurutz Gorraiz alkateak jakinarazi zion aukeraketa eta Javierrek atsegin handiz eta ilusio betez onartu zuen ohorea. Hau aitzakitzat hartuta berarekin egoteko parada hartu dugu, urte guzti hauetan bizitakoei atzera-begirada bat botaz eta berak esker ona besterik ez du urte guzti hauetan ezagutu dituen lagun guztiendako. Erretiroan lurreratzen harrapatu dugu oraindik, baina badira bere denborarekin edukitzen dituen egitekoak.

 

Javier Sagaseta Irati Irratian:

Iruzkindu