Asteburuan Erriberan izandako ekaitzak eta aste hasierako iragarpena David de Andresen eskutik

Asteburuaren errepasoa egiten hasi da David de Andres gaurko kolaborazioan. Fiteron, Zentronikon eta Korellan izandako ekaitzak izan ditugu hizketagai. Horren ostean aste hasierako iragarpena ekarri digu.

Iragarpena:

Asteartea(Irailak 12): Goizean eguzkia eta hodeiak tartekatu eginen dira. Iparraldeko haizea nagusi tenperaturak jeitsi eginen dira eta arratsaldean haize honek hodeiak ugaritzea ahalbidetu eta baliteke azken orduetan ekaitzak jotzea.
Asteazkena(Irailak 13):
Egun osoan zehar ostarteak izanen dira nagusi ipar haizea nagusi izanen den arren. Eguzkiaren agerpen nabarmenagoak tenperaturen igotzea ekarriko du.
Osteguna(Irailak 14): 
Aurreko eguneko eguraldi beretsua izanen dugu baita tenperaturetan ere. Goizean haizea aldakor ibiliko den arren arratsaldean hego ukituko haizea izanen da nagusi.

 

 

 

 David de Andres Irati irratian

Iruzkindu