Ezkarozeko lehertzea eta aste hasierako eguraldia David de Andresekin

Normalean David de Andres ekaitzak ehizatzera atera ohi da baina igandean bera ehizatua izan zen Ezkarozen gertatutako lehertze-heze baten ondorioz. Bapateko ekaitzak litro asko eta haizeteak utzi zituen bertan, teilen eta zuhaitzen erorketa ekarriz. Hori errepasatu ostean aste hasierako iragarpenarekin jarraitu dugu.

Iragarpena:

Asteartea(Irailak 19): Goizean eguraldi argitsua izanen dugu zeina egunak aurrera joan ahala hodeiak ugaritzen joango den. Tenperaturak igo eginen dira goizean haizea aldakor izatetik hegoaldekoa izatera pasako baita.
Asteazkena(Irailak 20):
Zerua ostarteekin hasiko du eguna eta pixkanaka eguzkia nagusitzen joanen da. Tenperaturek ez dute aldaketarik somatuko hegoaldeko haizea nagusi bada ere.
Osteguna(Irailak 21): 
Aldaketa eguna izanen da, eguna hodeitsu hasiko baita. Egunaren amaieran euria eginen du baliteke nonbait ekaitzaren bat jotzea. Arraroa dirudien arren tenperatura minimoak gora eginen dute eta haizeari dagokionez, goiza hego eta hego – mendebaldekoa izatetik arratsaldean ipar edo ipar-mendebaldekoa izatera pasako da.

 

 

 

 David de Andres Irati irratian

Ezkarozeko lehertze-hezearen bideoa Davidek grabatutakoa:

https://x.com/Noainmeteo/status/1703414732454010927?s=20

Iruzkindu