Asteko eguraldiaren errepasoa eta asteburuko iragarpena David de Andresen eskutik

Asteko eguraldiaren errepasoa egiten hasi gara, nabarmenduz atzoko fronteak ekarritako aldaketak David de Andresen laguntzarekin. Ondoren, asteburu honetarako eguraldi iragarpena egin digu.

Iragarpena:

Ostirala (Irailak 22): Frontearen eraginak nabariak izanen dira eta baliteke oraindik ere euria egitea ipar-mendebaldeko haize hezeek lagunduta. Tenperaturak beheranzko joerarekin jarraituko dute.
Larunbata (Irailak 23):
Giro goibelarekin jarraituko dugu baina euri arriskua desagertzen joanen da. Arratsaldean hodeiak desagertu eta oskarbi geratuko da zerua. Ipar mendebaldeko eta ipar haizea izanen dira nagusi eta horrek tenperatura minimoen beherapena eta maximoen igoera ekarriko du.
Igandea (Irailak 24):
Eguna ostarteekin igaroko dugu eta hego haizea izanen da nagusi horrek tenperaturen igoera ekarriko digularik.

 

 

 

 David de Andres Irati irratian

Iruzkindu