Lehen izozteak eta aste hasierako eguraldia David de Andresekin

Gaur David de Andres -ek aipatu bezala uda osteko lehen izoztaldia heldu zaigu Erremendian eta Urrobi kanpinean kokatutako estazioek 0 azpitiko tenperaturak jaso baitituzte. Hori aipatu ostean aste hasierako iragarpenarekin jarraitu dugu.

Iragarpena:

Asteartea(Irailak 26): Eguraldi argitsu eta antiziklonikoa goi hodeiekin zipriztinduta. Tenperaturan ez da aldaketarik nabarituko eta haizeari dagokionez hego-haizea izanen da nagusi.
Asteazkena(Irailak 27):
Asteartea bezalako eguna izanen da ez baita aldaketarik somatuko ez eguraldian ezta haize eta tenperaturan ere.
Osteguna(Irailak 28): 
Aurreko egunetako eguraldi berbera izanen dugu arren tenperatura maximoek apur bat gora eginen dute.

 

 

 

 David de Andres Irati irratian

Iruzkindu