Urrian tenperatura altuen marka hausteak eta aste hasierako iragarpena David de Andresen eskutik

Asteburu honetan urrian sartu bagara ere David de Andres -ek aipatu digu ia estazio guztietan tenperatura altuen marka gainditu egin da. Gainera inbertsio termikoa izan dugu ere, mendi puntetan tenperatura goxoagoak eduki ditugularik. Horren ostean aste hasierako iragarpenarekin jarraitu dugu.

Iragarpena:

Asteartea(Urriak 3): Aldaketa emanen da. Tenperaturen jeitsiera nabarmena izanen da ipar haizea dela eta. Honek hodeien ugaritzea ekarriko du eta baliteke leku garaietan euri apur bat egitea.
Asteazkena(Urriak 4):
Haizea aldakor hasiko du egunak eta horrek hodeien desagertzea ekarriko du. Arratsaldean hegoaldeko haizea izanen da nagusi eta honek tenperaturak igoko ditu.
Osteguna(Urriak 5):
Haize aldakorrarekin esnatuko gara arratsaldean iparraldekoa nagusituko delarik indar eskasarekin. Tenperaturak berriz ere gora eginen dute egun argitsu honetan.

 

 

 

 David de Andres Irati irratian

Iruzkindu