GALUZERRITA TXOKOA: Berriak, Menua , Urtebetetzeak, Euskararen bitxikeriak, Musikaren inguruko berriak

Garraldako institutuko DBH 4ko komunikazio taldea izan dugu berriz ere gurean. Beraien Galuzerrita atalean hauexek landu dituzte. Eskolako berriak, menua eta urtebetzeak ekarri dizkigute, ondoren euskarak latinarekin dituen harremanak landu dituzte ari atzizkiaren bitartez. Horren ostean  musika alorreko berriei eman zaie bide. Bukatzeko pasa den asteko asmakizunaren erantzuna eman digute, Tolosa zen bilatzen genuen herria, enga zenbatek asmatu zenuten? Honen ostean hurrengo asmakizuneko pistak eman dizkigute.

Pistak:
– Erroibarren dago
– Galuzerritako partaide baten herria
– Unai Laso bertan bizi da

Baduzue asmatzerik? Bai ez?

 

 

Afrika, Amaiur, Izargi, Oihan eta Zuleima Irati Irratian:

Iruzkindu