Nafarroa Oinez 2024 Zangozan! PIZTU!

Zangozako Ikastolak Nafarroa Oinez aurkeztu zion Zangozaldeari Cantolagua pilotalekuan. Batetik, 2024ko Nafarroa Oinezen helburuak, leloa eta logotipoa aurkeztu dituzte, eta bestetik, Nafarroa Oinezeko aurtengo materialaren desfile herrikoia egin zen.

Hiru Nafarroa oinez antolatu ditu Zangozako Ikastolak orain arte eta haiei esker ikastola garatzen joan da. Euskalzaleon saretzeak eraman izan ditu aurrera ekimen hauek.

Gu Zangozako Ikastolako zuzendariarekin mintzatu gara, Nagore Oria, eta 2024ko Nafarroa Oinez auzolanean eraikiko dela gogorarazi du, Zangozaldea saretzen eta Zangozako ikastola eraikitzen jarraitzeko gonbitea igorri digu baita  batzordeetan parte hartzera gonbidatu ere. 

 

Nagore Oria Irati Irratian:

Iruzkindu