Korrika 23. edizioa berotzeko ariketekin hasiko gara asteburuan

Korrikaren 23. edizioa martxoaren 14an hasiko da Irundik abiatuta HARRO HERRI lemapean. Gure zonaldea martxoaren 15 eta 16an zeharkatuko du baina hori gertatu baino lehen berotzen joateko Korrika Batzordeek zenbait ekimen antolatu dituzte, horien artean asteburu honetan izanen ditugun Korrika aurkezpenak. Aurkezpen hauek ostiralean (urtarrilak 19) Agoitzen arratsaldeko 20:00 tan Angiluerrekan eta larunbatean (urtarrilak 20) Auritzen 19:00tan Kultur Etxean. Korrikaz eta ekimen guzti hauetaz solastu gara AEK-ko irakaslea den Iratxe Andueza Rota-rekin.

Korrika babesteko moduak ere aipagai izan ditugu, kilometroa erosi dezakezue edota korrika lagun(negozio eta enpresak) edo korrika laguntzaile izan zaitezkete.

Informazio guztia izanen duzue KORRIKAren webgunean

Iratxe Andueza Rota Irati Irratian

Iruzkindu