2019an Euskal Artzainak Ameriketan Erroibarren egindako festan du sorburua auzolanean sortutako ikerlan itzel honek. Elutseder elkarteak gidatu du Erroibarko Amerikanuak lana, 257 orrialde, 400 argazki eta 70 ilustrazio daramatzan liburuan isladatuta. Nafar Gobernuak emendakin bidez eta 36 mezenasen laguntza bidez finantzatutako lan honetan Elutseder Elkartea, Orreaga Ibarra, Koldo San Sebastian eta Jose Etxegoien parte hartu dute baita Laia ikerketa taldea ere. Honetaz solasean aritu gara gaurkoan Elutseder elkarteko Adriana Marmaunekin izan gara.
Liburua salgai topatuko duzue Auzperriko Erburu Okindegian.
Zorionak Elutseder elkarteari eta ekipo osoari egindako lanarengatik!
Elutseder elkarteko Adriana Marmaun Irati Irratian