Erdizeko Meategiaren UGEP bidezko inposaketa salatu dute Erdiz Bizirik plataformako kideek

Erdizko parajean Magnesitasek eraiki nahi duen meategiak hasieratik kontrakotasuna piztu ohi du baztandarren artean. Horren adibide dira udalek hartutako jarrera baita zenbait galdeketetan kontrako jarrerak hartutako indarrak ere. Honen baitan haserre eta kontrakotasuna adierazteko Erdiz Bizirik plataforma sortu zuten duela zenbait urte. Honek proiektua geldiaraztera eraman zuen eta Nafarroako Gobernuak bertakoen ustearen gainetik proiektua UGEP izendatu eta bertako administrazioei erabakitze eskubidea kendu die. Honek haserreak piztu ditu eta hainbat ekimen deitzera behartu diete plataformako kideei. Proiektuari emendakinak aurkezteko deia luzatu dute, ez soilik baztandarrei baizik eta naturaren defentsan lerrokatzen den nafar orori. Hau guztiaz solastu gara plataformako kidea den Garbiñe Elizegirekin.

 

Hurrengo asteetan tokian toki hitzaldiak eta emendakinen jasoketa eginen dute plataformako kideek.

 

 

Erdiz Bizirik Plataformako Garbiñe Elizegi Irati Irratian

Iruzkindu