Alfredo Leon agoiztar artista finalista da Baiona Festetako kartel sariketan

2014an irabazi zuen aurreneko aldiz Baionako festetako kartel sariketa baina oso kritikatua izan zen ohiko parametroetatik irtetetn baitzen eta horrek arantza bat utzi zion Alfredo Leon Mañu agoiztar artistari. Oraingoan kartela ohiko parametroetan kokatuta finalean sartzea lortu du eta bozkaketa irekia egin dute irabazlea zein den jakiteko. Hau guztiaz artistarekin solastu gara baita adimen artifizialak artisten munduan sortzen ari den ezinegonaz ere.

Lagundu diezaiogun arantza hori kentzen eta bozkatu dezagun bere kartela. Kartela bozkatu dezakezu Baionako festen web orrialdean: Baionako festetako kartel sariketa

 

 

 

Alfredo Leon Mañu Irati Irratian

Iruzkindu