Pandemia garaian eman zion bide bere pasio berriari. Berria diogu zeren ohituta geunden euren poemetaz gozatzera baina bertan hasi zen joste lanetan. Handik eta hemendik sorkuntza modu berri honek orain bere ekintzailetzara bideratu du Lucia Gorria. Abenduan hartu zuen erabakia eta 3 hilabeteren ostean pasa den asteburuan ireki zituen ateak Otsagabiako Patata Biltegi zaharrean “El Taller de Miss Kekas” , zeina denda izateaz aparte sorkuntzaren topaleku izan nahi duen. Urte luzez izan dadila!
Lucia Gorria Irati Irratian
Tailerraren eta irekieraren argazkiak