Diseinu eta arropa Panpoxak larunbatean Ariben

Agoitzen errotuta dago Panpoxa arropa eta diseinu denda eta bertan lanean diharduena baita bere jabe izan ere Saioa Sarasa Ayanz dugu. Behar batetik eratorritako ekintzailetzak bide eman zion gustora zegoen leku batean bere ekinbide propioa lantzen hasteko. Ondoren, Agoitzen ez ezik, dendan izandakoak Orotz-Beteluraino ekarri zituen. Oraingoan, gorago igo eta euren produktuak eskainiko ditu Ariben […]

Bidaia Irati ibaian zehar emakumeen lorratzen bila

Duela gutxi izan zen gurean Karekin Kulturako Kati Leatxe Ritual egitasmoaren inguruan solasean eta ez da geldirik geratu, beste proiektu berri bat baitakarkigu eskuartean. Irati ibaia ardatz hartuta emakumeen lorratzei segika “bitakora” koaderno bat egiten dabil hainbat lagunekin batera. Ilustratzaileak, historialariak, antropologoak,… jende asko bidelagun duela eraikitzen dabil proiektua zeina espero da abenduan argia ikustea. […]

Ekiargi dendak Garraldan ireki du bere egoitza berria

2021ean hasi ziren denda Aribeko gasolindegian irekiz, bai Aitziberrek eta baita Alejandrok ere argi baitzuten bertan bizi eta lan egin nahi zutela eta hortaz Ekiargi argiztapen eta etxeko tresnen denda jarri zuten martxan. Denda hori txiki geratzen zitzaiela eta Garraldan zuten borda ikusita denda mugitzea adostu zuten borda hori moldatu ostean. Horretaz aparte zerbitzu gehiago […]

Berdintasunaren aldeko Party jolasa larunbatean Pirimakume topaketetan

Oskako Pirinioan kokatuta dagoen Ansoko ekintzailea dugu Pilar Lopez, bera baita Bienpensar Emocional enpresaren jaun eta jabe. Psikologia kognitibo konduktualan oinarrituta egiten du bere lana, adin desberdinetako pertsonekin. Larunbatean Pirimakumek antolatutako topaketetan izanen dugu Berdintasunaren aldeko Party jolasa dinamizatzen. Pilar Lopezen Bienpensar Emocionalen inguruko informazio gehio bere webgunean: Bienpensar.com   Pilar Lopez Irati Irratian:  

Egun On, Auñamendi! Euskalerria eta Xorroxin irratietara bisita eta ekintzailetza diru laguntzak

Gaurko lehen geldialdia Xorroxin irratian egin dugu zeinetan Julen Zelaieta izan dugu bertako kronika pasatzen. Bigarrena, Euskalerria irratian egin dugu geldialdia Haritz Pascualek bertatik kronika pasa zezan. Bukatzeko, Gupirinioko Naia Sanchez izan dugu ekintzailetza eta mikro-enpresei zuzendutako diru-laguntzen inguruan solasean. Izenburua: Ekainaren 6ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jeisteko

Ekintzaile eta mikro-enpresendako diru-laguntzen ingurukoak azaltzeko informazio bilkurak Ariben eta Espartzan

Nafar Gobernuak Pirinioko Planaren baitan diru-laguntza deialdia luzatu du ekintzaile eta mikro-enpresei zuzendurikoa. Osotara 940000 euro inbertituko dituzte diru-laguntzaren bueltan eta honen nondik norakoak azaltzeko bi informazio bilkura eginen dituzte, ekainaren 8an Ariben arratsaldeko 17:30tan eta ekainaren 14an Espartzako Mukurzuria kanpinan goizeko 11 etan. Hau guztiaz solastu gara Naia Sanchez Gupirinioko kidearekin. Informazio gehiago: GUPIRINIOA […]