Argiekin ikasitakoa barnebiltzen duen erakusketa ondu du Taupadak Haur Eskola

Agoitzeko Taupadak Haur Eskolak egiten duen lan izugarriaz aparte, oraingoan 0-3 etapako haurrek argiekin izandako irakaspenak jasotzen duen “Argia aurkitzeke dagoen mundua” izenburudun erakusketa bat ere ondu dute. 4 hilabete haurretik hasita 3 urtekoetara arte argiekin jolasean izandako interakzioa ikertu eta zenbait ondorio jaso dituzte. Prozesu guztia ere argazkiz zein bideoz jaso eta orain erakusketa batean paratu dute. Proiektu honetaz solasteko bertako partaidea den Joseba Corera izan dugu gurean. Josebak aipatu bezala, erakusketara kamiseta txuriarekin joatea gomenadatzen dute.

 

Joseba Corera Irati Irratian

Iruzkindu