Helduentzat bideratutako bere 4. eleberria dugu “Locura”, Pamiela Argitaletxearekin editatutakoa gainera. Hala ere, bere idazle ibilbidean zehar zenbait erregistro landu ditu, poesia, gazteendako nobela,… eta baita ere astia izan du hainbat komunikabiderekin kolaborazioak egiteko Haur osasunaren inguruan, bere lanaz pediatra baita. Ez hori bakarrik, gaur egun Errotxapeako Ezkaba aldizkariko erredaktorea dugu eta jakina harrigarria bada ere bere egunak 24 ordu ditu.
“Locura” eleberriari dagokionez, Lonsa Quijano irakasle eta irakurle amorratua du protagonista zeina animatzen da eleberri beltza bat idaztera lagun baten bultzadaren ondorioz. Horrek, berak ekoizten dabilen istorioa eta errealitatea lantzera eramanen dio, ikusaraziz errealitateak ere eleberri beltzaren parekoak izan daitezkeela.
Ostirala honetan izanen dugu Maite Sota Erronkariko liburutegian “Locura” aurkezten eta aitzaki hauxe aprobetxatu dugu berarekin solasaldi bat edukitzeko.
Maite Sota Virto Irati Irratian