778. urteko abuztuan izan zen Orreagako edo Errotzabalgo bataila, zeinetan baskoiek Karlaundiren tropak garaitu zituzten. Honen karietara urtero Orreaga eta Ibañetan Orreaga Fundazioaren eta Etxabarrengoa elkartearen deiari jarraiki oroimen ekitaldia burutzen dela agorrilaren 15ean. Aurten espreski Iruñeko Erresumaren sorreraren 1200. urteurrena izanen dute hizpide, 824ko batailaren ostean eman baitzen gertakari hauxe.
Aurreko urteetan agorrilaren 14an ere Iruñean oroimen ekitaldia izan ohi zen baina aurten arrazoi zenbait direla medio antolatzaileek erabaki zuten hau bertan behera uztea.
Honen inguruan solastu gara Orreaga Fundazioko kidea den Koldo Amatriarekin.
Koldo Amatria Irati Irratian