Agoitzeko 16 merkatarik abiatu dute kanpaina berri hau. Agoitzen erosteak saria du lemapean urtarrilaren 6a bitarte edota boletoak amaitu arte, erritmo bikainean baitoaz banaketan, sari bikainak banatuko dituen tonbola antzeko bat antolatu dute, bertan erostera bultzatuz Agoitz eta inguruko herritarrak bertako saltokiak sustengatzeko. Sari nagusiak 200€-ko 3 saski izanen dira baina badira sari umilagoak. Honen inguruan aritu gara Migueliz Harakindegiko eta egitasmoaren sustatzaile den Txaro Miguelizekin. Tonbolan parte hartzeko atxikitutako saltokietan 10 eurotako gastu bakoitzagatik boleto bat eskuratu dezakezu eta opari bikainak lortu.
Txaro Migueliz Irati Irratian