Boomer baten bizipen eta hausnarketak barnebiltzen dituen “Puto Boomer” liburuaren aurkezpena ostiralean Otsagabian

Roberto Moso (Zarama taldeko abeslaria, kazetari eta idazlea) izanen dugu ostirala honetan “Puto Boomer” bere azken liburua aurkezten. Robertoren ahaideak, aitaren partetik zaraitzukoak dira eta betidanik gertu sentitu ohi ditu Nafar pirinioak. Roberto famatua izan zen Zarama taldeko abeslari bezala, 1994. urtera arte Euskal Herriko taula-gainak astindu zuen taldea, gerora kazetari lanek beste bideak uztartzera eraman zituztelarik. Hortikan hasi zen liburu formatuko idatziak garatzen eta jada “Puto Boomer” bere 5. idatzizko lana dugu. Berak azaldu digunez liburua sailkatzea zaila da, zama autobiografikoa duen arren, fantasia eta fikzioa barnebiltzen ditu ere eta euren hausnarketak plazaratzeko bide eman dio. Izenburua Baby Boomaren seme den protagonista baten bizipenak eta hausnarketak ematen dituenez, gazteen ikuspegitik jarri izan dio, kontakizun hauei, gaur egungo gazteei honela erantzuten baitiote.

Aurkezpena ostirala honetan Koleto etxean izanen da, Sergio de Andres aurkezle bezala arituko delarik. Bertan liburuan agertzen diren kontuak aipatu eta ongi pasatzeko aukera ere izanen da.

Etorkizunaz ere solastu gara eta Roberto bere taldekide ohi izandako Tontxurekin eta bertze bi gazteekin proiektu berri batean dagoela komentatu digu, gerora ezagutaraziko diguna.

 

 

 

Roberto Moso Irati Irratian

Iruzkindu