Eskolen arteko harremanak estutzeko eta lanketa propio bat burutzeko proiektua martxan

Nafarroako Gobernuaren Kanpo ekintzarako sailak diruz lagundutako proiektua jarri dute martxan ikasturte honetan. Proiektua muga bi aldeetako ikasleak harremanetan jarri eta zenbait ekinbide bateratu egitea luke helburu, bisita eta unitate didaktiko baten bitartez. Proiektu honen garapenean Erronkariko Turismo bulegoko lagunek, Natura Blai elkarteak eta Pirinioetako hainbat irakaslek hartu dute parte zeina ostirala honetan Baigorri, Garralda, […]

Jardunaldi berriak antolatu ditu Pirinioko Mahaiak eta Gupirinioa dinamizazio taldeak martxoaren amaieran

Iaz ekintzailetzan zentratu ziren jardunaldiak eta oso arrakastatsuak izan zirela nabarmendu daiteke. Aurtengo edizioan egindako lanean eta bizi den errealitatean zentratuko dira. Jardunaldiak ostiralarekin hasiko dira (martxoak 24) Otsagabian. Bertan bertako produktuak balorean jartzea eta bertako enpresen zein autonomoen inguruko networkinga izanen da. Larunbatean, Erronkarin, nondik gatozen eta nora goazen hausnartzeko Kofi-Txokoak izanen dira eskola […]

Egun On, Auñamendi! Orhipean eta Bertsolari aldizkaria

Saio honetan Otsagabiara joan gara, asteburu honetan bertan ospatzen baita Orhipean festa. Honen inguruan Sergio Itxaso izan dugu gurean solasean. Ondoren, Bertsolari aldizkaria ezagutzera joan gara Beñat Hach-Embareken eskutik. Izenburua: Abuztuaren 24ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jeisteko

Egun On, Auñamendi! Aralar irratia eta Natur Interpretazio Zentroko neguko egitaraua

Gaur Aralar irratia bisitatzen hasi dugu eguna. Bertan Martin Juanena aritu zaigu Larraun-Lekunberriko kronika pasatzen. Ondoren, Otsagiko Natur Interpretazio Zentrora joan gara Patricia Alberdirekin solastera eta negu honetarako prestatu duten egitaraua ezagutzera..   Izenburua: Otsailaren 15eko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Euskalerria irratia, Xorroxin irratia eta Muskildako baselizaren afera

Astelehenero egiten ditugun bisitak egiten hasi dugu saioa. Bisita hauetan Euskalerria irratia eta Xorroxin irratia izan ditugu eta bertatik aritu zaizkigu Haritz Pascual eta Julen Zelaieta. Ondoren, Muskildako baselizaren jabetzaren aferaz jabetzeko Otsagabiako alkatea den Mikel Aoiz-ekin egon gara.   Izenburua: Urtarrilaren 31ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Mugarik ez ekimena, Drogak eta Pandemia Hala Bedin eta Erronkariko konexioa

Saioa Otsagin hasi dugu bertako EH Bilduko zinegotzia den Rakel Zokorekin, igandeko Mugarik ez Euskal Herrian ekimenaren inguruan solasean. Ondoren, Hala Bedi irratitik hartutako kolaborazioa ekarri dugu Ai Laket! -eko lagunekin eginikoa zeina pandemia eta kontsumoak ikertzen dituen. Bukatzeko, Juan Pito bentara jo dugu Julian Gabasekin egotera. Izenburua: Azaroaren 12ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 […]

Aizkolaritzaren modernizazioaren beharraz Iker Vicenterekin solasean

Aurreko astean eman zuten Diman prentsaurrekoa. Federazioarekin hartu emana etetea eta euren kabuz txapelketak antolatzea erabaki dute lehen mailako 12 aizkolariek eta bigarren mailako beste 8k. Federazioaren jarrera deitoratu eta ez modernizatzeak sortu duen kezka ere azaleratu zuten, ez baita egokitzen ari garai berrietara. Guzti honetaz, luze eta zabal solastu gara Iker Vicente aizkolari handiarekin. […]

Gastronomia jasangarriaren eguna

Ez-ohiko jardunean dabiltza Otsagiko Natur interpretazio zentroan, ohituta baitaude ateraldiak eta abar antolatzera, baina horretarako momentuz itxaron beharko dute. Itxaronaldian ez daude geldirik eta Piriniotako biztanleei aukera bat jarri diete mahai-gainean, Gastronomia Jasangarriaren eguna ospatzeko bertako produktuekin hainbat errezeta egitea. Honen inguruan Patricia Alberdirekin solastu gara eta berak azaldu digu zertan datzan kontua. Errezetak ikusteko: […]

Iker Vicente aizkolaria Euskal Herriko txapelduna

Gaur ere gure artean izan da Iker Vicente Saralegi aizkolaria. Gasteizen Euskal Herriko txapela irabazi berritan elkarrizketa eskaini dio Irati irratiari. Bera zuzendu ostean, finaleko lana eta orain arteko ibilibidea aztertu dugu Otsagabiako aizkolariarekin. Iker Vicente aizkolari txapelduna Irati irratian