Urtero lez , Erronkarik euren produktu preziatuenaren omenezko eguna antolatu du. Erronkarin, larunbata honetan Erronkariko Gaztaren eguna izanen baita. Halere, ospakizunak maiatzaren 30ean hasi ziren Gidari Artzain eskolako konbenioa sinatu baitzen Nafar Gobernuarekin, horrek ahalbidetuko baitu norbanakoek artzain izatearen lan desberdinen inguruko ikasketak.
Hala ere egun handia larunbata honetan izanen da, zeinetan aurten Enaquesa enpresa omenduko duten 50 urte bete baititu aurten gaztak egiten dituen Erronkariko Enpresa honek. Auzolanean herritarrek sortzen duten egun honek egun osoko egitaraua barnebiltzen ditu eta hori bera landu dugu Peio Ardaiz Gale erronkariko bizilagunarekin.
Peio Ardaiz Gale Irati Irratian
