Iratira Bidaia, emakumeen lorratzak bidai liburuxka eskuartean foro-aurkezpenak antolatu dituzte ekaina bitarte

Karekin Kulturak eta Estitxu Larrea diseinatzaileak aurrera eramandako proiektua dugu Iratira Bidaia, emakumeen lorratzak. Estitxuren tesi batetik eratorritako ideia garatzen joan dira La Caixa fundazioak Innova Localek diruz lagunduta. Irati ibaiak bustitzen dituen lurraldeetara bisitatzeko eta bidaiatzeko modu kreatiboa da. Prozesu luze eta emankor honek 100 orrialdeko liburuxka eman du, bertan ibar eta herri desberdinetako […]

Rebecaren txoko antropologikoa: Hiru behien zerga

Hiru behien zerga Europa mailan dagoen hitzarmenik zaharrena da. Antza 1375ean gertatutako liskarren ondorioz Baretous eta Erronkariko bailarek bakea sinatu zuten Ansoko lagunen begiradapean. Hala ere, ez da liskar bakarra izan, hala adierazi digu gurekin kolaboratzen hasi den Rebeca Palacios Sanchez antropologak, K.a. II. mendean Baretouseko bizilagunek Cindrioekin batera saiatu baitziren Erronkari inbaditzen eta bertatik […]