Pirinioko Soinu Banda, 8.atala: Auritzeko Gazteak

Bizkaiatik Auñamendira itzultzea tokatu zaigu Auritzeko Gazteen eskutik, beraiek aurkeztu baitute gaurko zerrenda. Genero anitzadun zerrenda beraien esanetan, holako koadrila osatzen baitute. Hau erritmoa jarri diguzutena lagunak! Abestiak: Makilakixki (skabidean) Shane McGowan’s basque paddys (bizardunak) Bozgorailuetatik (Esne beltza) Sagarra jo! (Kalakan) Si veo a tu mama (bad bunny) Gertu (Nogen) Beti elkarrekin (Des-kontrol) Beste behin […]

Egun on, Auñamendi! Irati mankomunitateko abisua eta Pirinioko Soinu Banda 8.atala

Gaurkoan Irati Mankomunitatetik jasotako abisua helarazten hasi dugu saioa. Bukatzeko Pirinioko Soinu Bandarekin jarraitu dugu, gaurkoan erritmoa Auritzeko Gazteek jarri digutelarik. Izenburua: Martxoaren 27ko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Mikel Antzaren hausnarketa, espetxea eta konfinamendua

Gaurko saioan Mikel Albisuk (Mikel Antzak) bideratutako audio-testua ipini dugu. Konfinamenduan gauden garai hauetan espetxeko egoera ezin burutik kenduta eginiko hausnarketa saioa. Testua: 5h49 goizalba euritsuan esnatu eta jeiki naiz eta ibili naiz gora eta behera etxe lokartuan eta gogora etorri zait zenbatek jakingo ote duen batzuek hamarkadak daramatzatela bederatzi metro karratuko gela batean itxita […]

Pirinioko Soinu Banda. 2. atala: Patxi, Unai eta Ainhoa

Iniziatiba berri honekin jarraitzen dugu. Bigarren zerrenda aurkezten dutenak Unai Irigarai, Patxi Irigarai eta Ainhoa Bueno gazteak izan dira. Aupa gazteak, milesker! A ze gozamena! Abestiak: 1-(H)ari gara. Eskean Kristo eta lagunak 2-Ez dira pasako. Brigade Loco 3-Riki Raka. Gozategi 4-Herri Anitzak. Skabidean 5- Baskonia. Rotten XIII6-Gose Greban. Iheskide 7-Spoiler. Berri Txarrak 8-Arimaren Askapena. Los […]

Zuntz optikoa eta Manex eta katakumea

Gaurkoan, berriz ere Xanti Begiristain Madotzekin batu gara solasteko. Saioaren hasieran galdetu diegu ea zuntz optikoaren gaian nobedaderik ote zuen eta azaldu digunez Joxepe Irigarairekin hitz egin zuela baina epe laburrerako aukerarik ez zela. Ondoren Manexen 46. atalarekin jarri gara Manex eta katakumea izenburu duena alegia eta bertan etxeko katakume batekin bizitakoak kontatzen dizkigu Xantik. […]

Zuntz optikoa eta Manex, behiak eta udaberria

Bi astetan behin izaten dugu bere berri eta gaurkoan ez da Xanti Begiristain Madotz bere zitara faltatu. Gaurkoan Manex mutiko bihurriaren 45. kontakizuna ekarri digu. Halere aurretik Aurizeko zuntz optikoaren inguruko kexa aurkeztu du Xantik, arrazoi guztiarekin. Ondoren, Manexen istorioaren haria hartu eta udaberrira eraman gaitu maisuki gainera. Xanti Begiristain Irati irratian.